XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lévi-Strauss-ek hiru oharrekin bukatzen du bere lana.

Lehenengoa: ikusi dugunez, mitoa hiru ardatzen inguruan antolatua dago, ta guk fitxen bidez eratu dugun mito horrek berrizkundeen bidez adierazten digu bere orri-egitura hori (Structure feuilletée).

Bigarrena: mito batean azaltzen diren berrizkundeek ez dira erabat berdinak, hasierako kontraesana gainditu nahiez, zerbait berri ekartzen digu bakoitzak, eta berrizkunde horiei esker mitoa, bere egitura berdina gordeaz, espiral batean bezala hedatzen doa.

Hirugarrena: mitoetan aurkitzen dugun pentsakera ta gurea ezberdinak badira, ez dira eran bereizten.

Gure pentsakera zientifikoa ta besteen pentsakera basatia logika beraren sorkariak izango lirake beraz, eta gaiaz bakarrik bereiziko lirake.

Horrela deuseztatzen ditu Lévi-Strauss-ek lehengoen pentsakera eta gurea ezberdinak direla esaten dutenen iritziak.

Gizonak gu bezain ongi pentsatu du beti:... (6) 255 or..

Hauek dira, beraz, gero bere azterketetan Lévi-Strauss-ek erabili dituen iritzi eta azterbideak.

Bainan honen analisiari jarraitu ordez ikus dezagun Propp-ek ipuinei buruz zer dioen.